BADADOA #5 OIHAN BHO

Hilabete honetan, Badadoa saioan, Oihan BHO raplaria ekarri dugu eta rapa ez dela bere pasio bakarra erakutsiko digu. Izan ere, auto jokoetan biziki ongi ibiltzen da (ez Peli bezala). Bere kontzertu eta proiektuen berri emanen digu eta bideo jokoetan asko ari dela esaten badu ere, zaila da sinistea gure desafioan emandako erakustaldia ikusi eta gero. Zein ote da BHOren raplaririk gustukoena? Tetrisean Andoni baino hobea ote da? Hori eta askoz gehiago hilabete honetako badadoan.