MATTIN LERISSAK IRRATIARI, IRRATIAK MATTIN LERISSARI

Txikitatik sentitu duen ahots eta soinuarekiko pasioa lanbide bihurtzea ahalbidetu dio irratiak. Hiru probintzietako langile eta laguntzaileen bidez, bertako jendeak lekuko informazioa transmititzearen garrantzia azpimarratu du. Horrela, Gure Irratiak larunbat honetan zortzi orduko zuzeneko bat eginen duela azaldu du, iparraldeko bost irratietako ahotsen bidez transmisio hau berrogei urtez bermatu dela ospatzeko.