IRIS ETA LASAI BAZAR
Irisek ( @iris.iguzki ) bere pasioak eta bere amarekin berriz hartu duen LASAI BAZAR denda aurkezten dizkigu.
IRIS ETA LASAI BAZAR Read More »
Irisek ( @iris.iguzki ) bere pasioak eta bere amarekin berriz hartu duen LASAI BAZAR denda aurkezten dizkigu.
IRIS ETA LASAI BAZAR Read More »
Sasoiko lehen erreportaiarentzat Maider etorri zaigu mediku gaztea izatea zer den azaldu eta Euskarak osasungintzan duen lekua aipatzeko.
MAIDERREK EUSKAL MEDIKUA IZATEA ZER DEN AZALTZEN DIGU Read More »
Laborantza ikasketak egin bitartean, baserrian aita laguntzeaz arduratzen da. Etorkizun batean laborari gisa bizi ahal izateko ametsarekin, laborantza munduari eta elikadura burujabetzari buruzko ikusmoldea partekatu digu.
ARGIK XIBERUAKO BASERRI MUNDUKO ATEAK IDEKI DIZKIGU Read More »
Munduko txapeldun MMA amateur mailan, kirol honen txapelaz atzekoaren berri eman digu Ximunek. Entrenamenduak egun oro, zauriak, ametsak… emozioz betetzen du kirolaria kaiola barneko borroka kirol honetan aritzeak.
XIMUN, MUNDUKO MMA TXAPELDUNA Read More »
Korrika pasa den honetan, euskaraz bizi ahal izateko lana egunez egunekoa dela azpimarratu du Egoitz Urrutikoetxeak. Xiberua ardatz hartuta, orain arte egindakoaren eta gerora begira egin daitekeenaren inguruko gogoetak partekatu dizkigu.
EGOITZEK ARNASGUNEA ESKAINTZE DIO EUSKARARI XIBERUAN Read More »
Txikitatik sentitu duen ahots eta soinuarekiko pasioa lanbide bihurtzea ahalbidetu dio irratiak. Hiru probintzietako langile eta laguntzaileen bidez, bertako jendeak lekuko informazioa transmititzearen garrantzia azpimarratu du. Horrela, Gure Irratiak larunbat honetan zortzi orduko zuzeneko bat eginen duela azaldu du, iparraldeko bost irratietako ahotsen bidez transmisio hau berrogei urtez bermatu dela ospatzeko.
MATTIN LERISSAK IRRATIARI, IRRATIAK MATTIN LERISSARI Read More »
Ipar Euskal Herrian etxebizitza bat atxemateko izan zituen arazoetatik abiatuta, egoeraren larritasunarekiko kontzientzia piztu zitzaion. Modu honetan, behin instalatuta, gaiaren inguruan hausnartzen zein militatzen hasi zen, beranduegi izan baino lehen gauzak aldatzeko itxaropenarekin.
ETXEBIZITZA ATXEMATEKO ZAILTASUNA BAPTISTAREKIN Read More »
Juana eta Ddiddue anai-arrebek eginiko arropa markaren sorreratik orain arte egindako ibilbidea azaldu digute. Zuberoako material birtziklatutik abiatuta, Frantzia mailako izen-handiko marken heineko modaren parte dira orain.
OWANTSHOOZI, MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN SORTUTAKO GAMA ALTUKO ARROPA Read More »
Thomas Lacoste kameraren atzean, euskal gatazkaren eragile nagusiak parean, Euskal Herrian 1958tik goiti gertatutakoaren berri ematen digute. Ostiral honetan, azaroak 12, isilarazitako errelatoa ikusgai izanen da Baionako Atalante zinema-aretoan.
THOMAS LACOSTE-EKIN, “L’HYPOTHÈSE DÉMOCRATIQUE” BERE FILMA AIPAGAI Read More »
Zazpi urte zituelarik mutil talde batean hasi zen errugbian Mugerren. Lehen mailako ASB neska taldean sartu zen ondotik, U20-ko Frantziako errugbi tadean selekzionatua izan zen, eta Akitania Berriko lehen neska izanen da goi mailako entrenatzaile diploma ukaiten. Ibilbide oparo honek ekarri dizkion emozio eta irakaspenak denontzat baliagarriak izan daitezkelaren ustearekin, bere bizi-kontakizuna egin digu.
MAYA LESPIELLE, ERRUGBI JOKALARI ETA ENTRENATZAILEA Read More »