erabiltzaileaBADA

BADADOA #1 GAZTETXEAK

Aste honetan badadoa saioan Gabi Aizpurua eta Andoni Delavigne ditugu. Gaztetxeen munduaz hitzegitera etorri dira eta nola ez bideojokoetan dena ematera. Andoni Total war jokoarekin heldu zaigu nahiz eta berak ere oso ongi nola aritzen den ulertu ez duen. Gabik aldiz Donkey Kong nintendoko tximino handiarekiko dituen sentimentuak azalduko dizkigu. Bukaeran, nola ez norgeiagoka izugarria …

BADADOA #1 GAZTETXEAK Read More »

MATTIN LERISSAK IRRATIARI, IRRATIAK MATTIN LERISSARI

Txikitatik sentitu duen ahots eta soinuarekiko pasioa lanbide bihurtzea ahalbidetu dio irratiak. Hiru probintzietako langile eta laguntzaileen bidez, bertako jendeak lekuko informazioa transmititzearen garrantzia azpimarratu du. Horrela, Gure Irratiak larunbat honetan zortzi orduko zuzeneko bat eginen duela azaldu du, iparraldeko bost irratietako ahotsen bidez transmisio hau berrogei urtez bermatu dela ospatzeko.